Bibolinaz gain hainbat instrumenturekin dibertitzen naizen arren ez dut ahotsa bezalakorik topatu, ez kontrabaxua, ez pianoa, ezta ukelele hawaiarra ere, bai, ez da hemengoa, hawaiarra da. Bila jarraituko dut baina argia eta itzalak topo egiten duten mugan ere asperen eme bat ernatzen zait eztarritik, kantua da.
Kantuz aritu nintzen ni ere maitea Nafarroako lurrian sartzian; gogorra bezainbat da ederra bizitza. Ez dadila itsusiagoa izan heriotza.
Ilean lorea paratuta igotzen omen naiz eszenatokietara, batzuetan ez naiz konturatu ere egiten txoriak adina ditudala loreak buruan, eroxka naizela maiz esaten didate, hori egia da; esaten didatela da egia. Ez dut ez izateko arraozoirik topatzen, bizitza da handiena, edan ase arte beretik baina ez ahantzi bertzeei ere edaten ematen.
Lesakan hasi zen abestearen ibilbide hau niretzako, San Juan bezperan zubigañin kantatzen, emozioak eta malkoek errekarako bidea hartu zuten hartan bezalaxe berriz ere Lesakari kantatuko diot Onin diskoan. Ingelesez aski baikorra luke izenburua, euskaraz ezkerreko estea bete eta bapo geratzeko neurrikoa litzateke baina Lesakan…Lesakan asperen bat da, datozenen eta joan direnen erreka koxkor zaharra, ur berria, lur gorriko eremuen aska, Eskol Ttikiko musikarien ahaidea, zubigaineko dantzarien zaindaria. Niretzako? Iragana baina aski ongi bizitakoa.
Non ikusi ahal izango nauzu? Ez galdu datozen kontzertu eta ekitaldiak. Animatu eta gerturatu!
Blogean igotako azken gogoeta eta historioak dira hauek.
Scat, toda una declaración de intenciones de mi primer disco en solitario.