Nire “ni” zenbait atera zaizkit lehen disko honetan, ezin eutsiaz batzuk, barrenak zirikatuta beste batzuk. Estetikoki, musikan gozatzen ditudan estiloetako batzuk dira, sakonki maite ditudan hizkuntza mordoxka batez jantziak, edo bilutsik. Denos ba omen dugu neurotiko zoragarri bat barruzn, ziniko maitagarri bat, minbera kontrolaezin bat, patetiko koxkor bat, olerkari urdin bat, … Nireak disko honetan bildu direla uste dut. Eskerrak mila bider musikari, denak elkarren artean adiskidetu baititu, nik kantatu baino ez dut egin. Ongi etorri zuek ere festa honetara.