Bio

Ainara Ortega
Barrenetxea

Eszenatokietan hogei urte daramatzan musikariak bibolin ikaskaketak amaitu zituen hemeretzi urterekin eta berehala ekin zion abesteari, Gorka Legarreta gitarristarekin bossa Novak eskeiniz. Jazz musikan historikoa den Sheila Jordan abeslaria izan zuen lehen irakaslea, baita Carme Canela edo Judy Niemack ere. Psikologiako ikasketak utzi eta Musikene Goi Mailako ikastegiko lehen jazz promozioan sartu zen, baita Ohorezko Matrikularekin lizentziatu ere.

 

Abeslari gisa Mac Jeara´s Band dixieland taldean aritu zen 2000 eta 2004 artean ia ziento bat kontzertu eskeiniz. “Donostijazz Blai” izan zen euren lehen argitalpena. Musikeneko hainbat irakasle entzutetsurekin zuzenekoetan aritu zen ikasle zelarik, Joaquín Chacón, Bob Sands Big Band, Mariano Díaz, Chris Kase,…

 

Duela hamabost urte Iñaki Salvadorrrekin batera“Te doy una canción” izenburupean abiatu zen beste bi musikarirekin autore kanta, jazza eta olerkiak uztartuz (Hasier Oleaga baterian. Javier Mayor kontrabaxuan). Zenbaezinak izen ziren eszenatoki eta jaialdiak, estatu mailan zein internazionalki aritu baitziren: Lesaka, Donostiako Kursaal aretoan, Colombiako Manizales hirian, Iruñea, Berriz, Durango,… Izenburu bereko diskoan argitaratu zuten 2009an. Konfidantzazko kantaria izan du Salvadorrek hamabost urtez, “Bihotzetik II”, “Kantaginjazz”, “Cinema birentzako”, “Imanol Jazz” (Loraldia 2018), “Laboa Jazz” (Loraldia 2019),…

Abeslari, musikari zein estudioko lanetan aritu da Karlos Jimenez, Juantxo Zeberio, Amaia Zubiria, Francisco Herrero, Javi Area, Luis Camino, Angel Unzu, Nerea Alberdi edo Nico Etxartekin.

 

Jazzaren alorrean nazioartean aintzatetsiak diren musikariekin eszenatokian bilitakoa da: Jasie Davis, Jorge Pardo, Mikel Andueza, Adam Kolker, Joe Magnarelli, Carles Benavent, Xavi Maureta, David Mengual, Victor Merlo, Jorge Rossy, Mikel Andueza, Carme Canela, Baptiste Techer, etab.

Aktore profesionalaren ibilbidean beste hainbesteko eskarmentua badu, Vaivén Producciones konpainiaren baitan, “Inalanbrikak” ikuskizunarekin, Olga Margallok zuzendurikoa. “El club de las mujeres invisibles” (2010eko Max Sarietan izendatua) edota “New Orleansko Cyrano”. Tanttaka Teatroa konpainiarekin “Kafka eta panpina bidaiaria” edo “Uda gau bateko ametsa”. Hika Teatroarekin ere hainbat lan egindakoa da, baita freelance moduan hainbat eta hainbat produktora eta konpainiatarako ere. Bere azken lanik arrakastatsuena “Mami Lebrun” izan da, Xake Produkzioak (2018ko Donostia Antzerki Saria). Telebistan berriz, “Eskamak kentzen” telesaileko aktore bezala ikusi genuen.

 

“Theo’s House”(Rax Rinnekangas) finlandiar filmeko soinu bandari ahotsa jarri dio, Pascal Gaigne musikagile entzutetsuak sorturikoa edo “Volar” luzemetrairako ere. Telebistako iragarki zein telesailei ahotsa jarri izan die, “Goenkale”, “Eskamak kentzen”, Karlos Argiñanoren saioak zein marka komertzial aunitz.

2015ean “Scat” bere lehen diska kaleratu zuen, taldearen buru, moldatzaile eta konposatzaile modura.

 

2019an bere bigarren disko lana argitaratuko du beste formatu eta estilo arront desberdinean, “Onin” izenekoa, Lesakako errekari, bizitzari eta heriotzari eskeinia.

Diskografia

Hauek dira urte guzti hauetan aurrera eramandako proiektu, grabazio eta diskak.